Gayarretik zerura eta gehiago

EGIN ZAITEZ BABESLEA!

Bai ospetsu bihurtuta dauden artisten eta bai gorantz doazen sortzaileen proiektu berezien bidez bikaintasun artistikoa sustatzea Gayarre Antzokiaren funtsezko helburuetako bat da, eta hori dela-eta lan egiten jarraitzen dugu egunez egun hobetzeko eta kulturaz betetzeko gure Gayarre Antzokia, gure hiriko agertoki enblematikoa. “Gayarretik zerura” gure proiektua errealitate bihurtu ondotik –oztopo arkitektonikoak kentzea zuen helburu–, proiektu berrietan eta jada lortutakoa sendotu eta hobetzean lan egiten jarraitzen dugu.

Nafarroako Kultura Mezenasgoaren Foru Legeak onura fiskal handiak eskaintzen dizkie interes sozialekotzat jotako eta deklaratutako kultura- eta arte-proiektuak laguntzen dituzten enpresei eta partikularrei. Herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak kultura sustatu eta finantzatzeko duten konpromisoa MECNA zigiluaren bidez aitortzen du Nafarroako Gobernuak.

Horrek esan nahi du 6 eta 150 euro artean egindako ekarpen ekonomiko bakoitzeko ekarpen horren ko kenkaria lortzen duzula Errenta Aitorpenerako. Eta, gainera, Antzokiak ziurtagiri berezi bat jaulkitzen du, gure antzokia lagundu izanaren oroigarria izateko.

Gayarre Antzokiko MEZENAS izan nahi baduzu eta hiriari eta adin guztietako publikoei zabalik dagoen kultura-erreferentea izateko garatzen dugun jarduna babestu nahi baduzu, hemen egin dezakezu donazioa.

Zure ekarpenak eta babesak balio handia du antzokiko talde osoarentzat.

Egin kultura, egin zaitez BABESLEA. 

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

  • Arduraduna Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
  • Xedea Iruzkinak neurtzea. Kontsultei erantzutea
  • Legitimazioa Zure baimena
  • Hartzaileak Siteground
  • Eskubideak Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea.
  • Informazio gehigarria href="https://www.teatrogayarre.com/aviso-legal">Lege-oharrean kontsultatu ahal da informazio zehatza.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?