UNA LECTORA DESAFORADA
Osteguna 15 apirila
Prezioak

1,50 € - 3,00 €

ÚLTIMAS LOCALIDADES

Ingalaterrako egungo erreginaren txakurrak ohikoak baino bihurriagoak dira, eta Buckinghamgo jauregiaren aldameneko lorategietan eskuarki egiten duten paseotik desbideratuko dira eta aldi baterako han aparkatuta dagoen bibliobus batean sartuko dira. Karguak berekin dakartzan betebeharrak eta monarkiaren betebeharrei lotzen zaien adeitasun-zentzu handia aintzat hartuta, Ingalaterrako Isabel II.a erreginak eleberri bat maileguan eskatzera behartuta ikusiko du bere burua. Nahasmendua nagusituko da irakurtzea erabakitzen duenean eta ordura arte borondatez alboratu duen sentipen-mundu bat aurkitzen duenean adin handi horretan. Hartara, erreginaren zaletasun berriak izua ekarriko du jauregira, irakurtzen duenak irizpidea eta ikuspegia zabaltzen baitu eta hori, betidanik, susmo txarrez ikusi izan da.

“Una lectora nada común” eleberriaren antzerkirako egokitzapena. Eleberri horretan, ehundik gora pertsonaia daude. Haietako zenbait eta antzerki-bertsioaren egileak asmatutako beste batzuk berriro idatzi dira lau antzezlerentzat. Lau horietatik hiruk zenbait pertsonaia hezurmamitu behar dituzte, 12 desberdin ere antzezteraino.

Guía de lectura

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Autor y Dirección / Egilea eta zuzendaria Víctor Iriarte
Intérpretes / Antzezleak Sergio Albillo, Javier Baigorri, Rosa Nagore, Ventura Ruiz

Irudien galeria

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

  • Arduraduna Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
  • Xedea Iruzkinak neurtzea. Kontsultei erantzutea
  • Legitimazioa Zure baimena
  • Hartzaileak Siteground
  • Eskubideak Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea.
  • Informazio gehigarria href="https://www.teatrogayarre.com/aviso-legal">Lege-oharrean kontsultatu ahal da informazio zehatza.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?