
MELENAS
Osteguna 8 apirila
Nazioko jaialdi garrantzitsuenetako agertokietan aritu eta gero, besteak beste, Primavera Sound, FIB, LOW eta BBK jaialdietan, eta bai nazioartekoetan ere, Austingo SXSW (bi alditan, ia 20 showrekin), Groningeneko Eurosonic, Glasgowko Freakender eta Erresuma Batuko eta Frantziako beste batzuetan, Melenas Gayarrera etorriko da. Iruñeko Nébulatik jauzia egin zuten, eta harridura eragin zuten debuta egiteko LP batekin –bi edizio ahitu zituen– eta ‘Ya no me importa si tú me quieres’ izenburuko 7” batekin. Aurten, estudioko bigarren albuma editatu dute, ‘Días Raros’.
Iraupena
70 minutu
Fitxa artistikoa
Oihana: gitarra, teklatua eta ahotsa Leire: baxua eta ahotsa
María: teklatua Lauri: bateria