Tailerrak

 

Gayarre Antzokiak antzerkia sustatu, bultzatu eta zabaldu nahi du, sortzaileen eta ikus-entzuleen arteko elkarrizketa handiagoa lortuz, gure komunitatearekin elkartzeko espazioak bilatuz beti, gainera, eta bitartekaritza tresna eztabaidaezina izanik elkarrengana gerturatzea bultzatzeko. Gizartearen sektore guztiengana, gure komunitatearengana, ohiko erabiltzaileengana eta oraindik ez direnengana iritsi nahi dugu. Publiko desberdinak gure ekimenetan inplikatzen jarraitzeko lan egiten dugu, arteak eta kultura gizarteko arlo guztietara hurbiltzen lagunduko diguten sareak ezartzea garrantzitsua dela sinetsita baikaude.

Gure programazio artistikoaz gain, prestakuntza-jarduerak antolatzen ditugu lotura moduan, eta taldeen eta diziplinen aukera zabala da, besteak beste, eszenografia, argiak, eszena-zuzendaritza, antzeztea, ahotsa eta mugimendua.

 

1. “La Chavalería”, Ángel Sagüések gidatua

Antzerki-gela

12 eta 20 urte arteko gazteentzat

Lekua: Gayarre Antzokiko entsegu-gela. Bi solairu igo behar dira, eta ez dago igogailurik.

2021eko martxoaren 6a, larunbata, eta ekainaren 9an, asteazkena, artean

Tailerraren azken erakustaldia: 2021eko ekainaren 10ean, osteguna

Irudikatzen ez genituen bizimoduak utzi dizkigu pandemia honek, eta pentsatzen genuena baino luzaroagoan, gainera. Aurre egin behar diogun modua egunetik egunera aurkitzen dugu.

Antzerkian gauza berbera ari da gertatzen. José Saramagoren testuetara gerturatzeko modua bilatuko dugu, parte-hartzaileen adierazpide jatorrenarekin. Tailerreko lana espazioa, gorputzak, testua erabiltzeko orduan nork bere estiloa bilatzera zuzenduko da. Gazteek berpizteko behar duten gogo-aldartetik, energiatik, sortuko den estiloa, beren bizi-prozesuak osatzen, berreraikitzen, joateko. La Chavalería-ren estiloa.

La Chavalería, neska-mutikoak, gazteez hitz egiteko modua, termino neutro eta inklusiboa, gure garai hauetako genero-ekitatea aldarrikatzearekin bat datorrena.

Estereotipo gehiegi (paso egiten dute denaz, ez dute lanik egiten, ez dute ikasten, ez dute enpatiarik, egun osoa sakelakoarekin daude) duen giza taldea da, argitzen eta desmuntatzen joan behar diren klixeak.

Munduan beren tokia bilatzen dute horiek, batzuetan etsituki, ez baitituzte gauzak erraz, beren ekintzen ondorioak beren gain hartzen, beren sinesmen eta balioetatik abiatuta erabakitzen, eta aurrez aurre edo maila berean erlazionatuta aurretik dituzten belaunaldiekin.

José Saramagok Palabras para un mundo mejor bere liburu txikian proposatu zuen gidoiari jarraituta, hainbat gai landuko dira, hala nola errespetua eta omenaldia gure aitona-amonei, giza eskubideen aldarrikapena, gure eguneroko liburua, bidegabekeria globalizatuaren mundu hau…

Informazio gehiago

 

2. “Mayores en la estacada”, Ángel Sagüések gidatua

Antzerki-gela, 60 urteko eta gehiagokoentzat

Tailerraren azken erakustaldia: 2021eko martxoaren 25ean, osteguna, 19:00etan

Garai honetan, adinekoen egoitzen egoera kritikoa da, eta, zenbait kasutan, izugarria. Egoitza horietara begirada atsegina eta dibertigarria proposatuko dugu. Egoiliarrak askotarikoak izango dira, istorio bitxiak eta atseginak dituztenak kasu gehienetan. Egoitza zuzentzen duten zuzendaria eta idazkaria, aldiz, lotsagabeak izango dira, “txosna” antolatuta dutenak. Poliziak eta osasun-arloak esku hartuko dute, misterioz eta ezustekoz betetako istorio bat katramilatzeko.

SARRERAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

  • Arduraduna Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
  • Xedea Iruzkinak neurtzea. Kontsultei erantzutea
  • Legitimazioa Zure baimena
  • Hartzaileak Siteground
  • Eskubideak Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea.
  • Informazio gehigarria href="https://www.teatrogayarre.com/aviso-legal">Lege-oharrean kontsultatu ahal da informazio zehatza.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?