Gayarre Esperientzia

 

Gayarre Esperientzia bitartekaritza-proiektu bat da, antzezlan baten antzezpenera joateko esperientzian sakontzen duena. Esperientzia hori arte eszenikoen eta ikasleen arteko bitartekaritzako bi ekintzaren bidez aberasten da, eta ekintza horiek ikasgeletan egiten dira, antzezpenaren aurretik eta ondoren.

Beren ikasleekin Gayarre Esperientzian parte hartzen duten irakasleak ikasleekin batera joaten dira bitartekaritza-saioetara eta, gainera, espazio propio bat dute, antzerkiarekin lotutako esperientziak partekatzeko eta ezagutzeko. Irakasleek, gainera, bitartekaritza-taldearekin, Gayarre Antzokiarekin eta antzezlanaren ardura duen taldearekin berarekin parte hartzen dute (The Cross Border Project, 2019-2020ko edizioan). Bi topaketa egiten dira: bata antzezlanaren aurretik, kafe artistikoaren formatuan; eta bestea, amaitzekoa, proiektua bukatzean. Prozesu osoan aholkularitza jarraitua ematen da.

Bitartekaritza, Quiero Teatro taldearen eskutik

 

“FIESTA, FIESTA, FIESTA”, Lucía Mirandarena
The Cross Border Project
2020ko urtarrilaren 28an eta 29an, asteartea eta asteazkena, 11:00etan

INNOVA CULTURALen laguntzarekin

Informazio gehiago

 

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

  • Arduraduna Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
  • Xedea Iruzkinak neurtzea. Kontsultei erantzutea
  • Legitimazioa Zure baimena
  • Hartzaileak Siteground
  • Eskubideak Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea.
  • Informazio gehigarria href="https://www.teatrogayarre.com/aviso-legal">Lege-oharrean kontsultatu ahal da informazio zehatza.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?