Lege-oharra

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasota dagoenaren arabera, jakinarazi behar zaio erabiltzaileari webgune honen titularra hau dela:

Identitatea: Gayarre Antzokia Udal Fundazioa
Posta-helbidea: Karlos III.aren etorbidea, 3, Iruña
IFK: G 31628746
Telefonoa: 948 206593 Helbide elektronikoa: teatro@teatrogayarre.com
Webgunearen helbidea: https://www.teatrogayarre.com
Domeinuaren titulartasuna: Gayarre Antzokia Udal Fundazioa
Edozein kontutarako, helbide honen bidez jar zaitezkete harremanetan gurekin: teatro@teatrogayarre.com

EDUKIA
Gayarre Antzokia Udal Fundazioak (hemendik aurrera, Gayarre Antzokia) arreta handia eta berezia jartzen du webguneko informazioa zehatza izatean, eta horretarako aldian behin eguneratzen du eta akatsak zuzentzen ditu, detektatu bezain laster. Edonola ere, Gayarre Antzokiak ezin du bermatu informazioa eguneratua egotea une oro edo inolako akatsik ez egotea.

ERANTZUKIZUNAREN MUGA
Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izango dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo beste batzuei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

Gayarre Antzokia ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Gayarre Antzokiarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Gayarre Antzokiak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen beste batzuek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

Era berean, Gayarre Antzokiak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute erakusten inongo harremanik Gayarre Antzokiaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo erakundeen artean. Hartara, Gayarre Antzokiak bere egiten du bere webgunean agertzen diren estekak bere kabuz eta edozein unetan erretiratzeko eskubidea.

El Teatro Gayarre se exime de responsabilidad en cuanto a las «cookies» que terceros ajenos pudieran instalar en el disco duro del ordenador del usuario, así como de los errores tipográficos o inexactitudes que pudieran apreciarse en los contenidos de su Sitio Web.

Gayarre Antzokiak emandako informazioa orientagarria baino ez da izango, kontsulta- edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua (posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak…).

JABETZA INTELEKTUALA
Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logotipoen, marken eta abarrena Gayarre Antzokiarenak dira –berariaz adierazten bada izan ezik jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatu edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu eta Gayarre Antzokiak berariaz baimentzen badu.

SEGURTASUNA
Gayarre Antzokiak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Alde horretatik, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak, nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak –probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak–, Gayarre Antzokiak ezarrita dauzka arrazoizko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak, dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

Nolanahi ere, Gayarre Antzokiak inplementatuta ditu hauetarako beharrezkoak diren mekanismoak:

  1. Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
  2. Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
  3. Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
  4. Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala egitea beharrezkoa bada.

SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO OSAGARRIAK
Webgune honek integratuta ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo osagarriak, Facebook, Twitter, Instagram eta Linkedinekoak adibidez. Plugin horiei dagokienez, webgunea erabiltzen dutenek hau hartu behar dute kontuan:

  • Si está registrado como usuario en la red social y al visitar el Sitio Web tiene la sesión abierta en cualquiera de estas redes sociales, al hacer «click» en sus plugins, la red social recibirá la información que le indica que ha visitado el Sitio. Además proporcionará información sobre su perfil de usuario en esa red social (nombre, email, foto, etc.).
  • Sare sozialean erregistratuta ez badaude, edo saioa irekita ez badute webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak, gutxienez, IP helbidea jaso eta biltegiratzea.
  • Ez baduzu nahi sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratzea, ezta gurekin edo beste batzuekin partekatzea ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika eta itxi bertako saioa webgune hau bisitatu baino lehen.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honi edo bertan garatutako jarduerei lotutako eztabaidak eta auziak konpontzeko orduan, Espainiako legeak aplikatuko dira, halako eran non parteek haiei men egiten baitiete berariaz, eta Iruñeko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute webgunea erabiltzeak eragiten ahal dituen edo horrekin zerikusia duten gatazka oro konpontzeko eskumena.

DATUEN BABESA
Esteka honetan kontsultatu ahal da gure pribatutasun-oharra datuen babesari buruz.

COOKIE-EI BURUZKO INFORMAZIOA
Esteka honetan kontsultatu ahal da cookie-ei buruzko informazioa.

Top

Log in with your credentials

Forgot your details?