Aretoa

Visita virtual

Eraikuntzaren barrualdean lau solairu daude. Lehenengoan aretora sartzeko hall-a dago eta aretoa bera, 458 lagunentzako lekua duen besaulki-patioarekin. Solairu honetan berean, agertokiaz gain (eta orkestentzako hobia), aldagela eremua ere badago, hau ere hiru altueretan banatua. Besaulki-patioa, aretoarekin batera, 2000. urteko uztailean eraberritu zen, eta besaulki, gortina, margo… guztiak aldatu ziren. Era berean, agertoki eremuan berrikuntzak egin ziren, hagak motorizatuz eta dagoeneko zaharkituta geratutako zenbait elementu desagerraraziz. Era berean, orrazia garbitu zen, eta honek eszenografia eta muntaia lanak egiteko hobekuntza ekarri zuen.

Eraikuntzaren bigarren solairuak, 78 lagunentzako lekuarekin, aretoko erdiguneko plateak hartzen ditu. Hirugarren solairuak, palkoak, 174 eserleku ditu. Antzokiak oraindik ere badu laugarren solairu bat, anfiteatroa, 2005eko udaberri/uda bitartean egindako lanen ondoren berreskuratua eta publikoarentzat zabaldua. Aretoan egon bitartean, erosotasuna eta segurtasuna handitzeko hobekuntza garrantzitsuak gauzatu ziren, eraikuntzaren estetika hobetzea ahalbidetzen duten zenbait jarduerekin batera. Alderdirik aipagarrienen artean aretoko sistema elektrikoan, berokuntza eta aireztapen sistemetan egindako berrikuntzak, suteen kontrako sisteman gauzatutako berrikuntza eta eguneratzea, eta ebakuazio bideetan egindako hobekuntza eta zabalkuntza azpimarratu beharko lirateke, eta beharbada deigarriena, anfiteatroa berreskuratzea, eremu honetan eta palkoarenean zeuden besaulkien partez, antzokian 900 lagunetaraino sartzea ahalbidetu duten lanak.

Kokapena Eserlekuak
Besaulki-patioa 458
Plateak 78
Palko besaulkiak 174
Anfiteatroa 114
Aforo