funtzio bakarraosteguna10aza.

Duela zazpi urtetik hona, uda iristen denean BE FESTIVAL egiten dute Birminghamen eta, hartara, erreferentziazko jaialdietako bat gisa sendotu da, bertan Europako proposamen eszeniko berritzaileentakoak eta interdisziplinarioak egiten baitira. BE jaialdiak ikus-entzuleekin eragin-trukean eta konexioan aritzeko modu berriak bilatzen dituzten artistei babesa ematen die. Urtero, jaialdiko ikuskizun gustukoenetako...

 Antzokia

Ordutegia

Og. - azaroak 10
20.00h

Prezioak

Gela8 €
Más información

BEST OF BE FESTIVAL.

 

Duela zazpi urtetik hona, uda iristen denean BE FESTIVAL egiten dute Birminghamen eta, hartara, erreferentziazko jaialdietako bat gisa sendotu da, bertan Europako proposamen eszeniko berritzaileentakoak eta interdisziplinarioak egiten baitira. BE jaialdiak ikus-entzuleekin eragin-trukean eta konexioan aritzeko modu berriak bilatzen dituzten artistei babesa ematen die. Urtero, jaialdiko ikuskizun gustukoenetako hiru bira egitera joaten dira Ingalaterrako antzoki onenetara, barnean hartuta Londresko Barbican. Hautaketa hori Iruñean eta Gasteizen izango da, lehenbiziko aldiz, eta bai Madrilen ere, aurreko edizioetan bezala.

 

"Situación con el brazo en alto"

Oliver Zahn (Alemania)

2016ko Artista Onena

 

'Saluto romano', olinpiar agurra, Bellamy agurra edo, modurik arruntenean, nazien agurra. XX. mendeko sinbolorik boteretsu eta bortitzenetako bat berriro testuinguruan kokatua agertokian, performance fisiko baten bidez saiakera moduan. Alemaniako ekoizpen honek gai eztabaidatu bati buruzko ikuspegi bakarra eta multidisziplinarioa eskaintzen du. 2015ean, Theater Heuteko kritikariek ‘goraka ari den artista onenaren’ kategorian izendatu zuten Oliver Zahn.

 

"Overload"

Teatro Sotterraneo (Italia)

2012ko Lehen Saria

 

Etenaldiaren ideia nagusia da Samuel Becketten filosofian, hutsegitearen-akatsaren alde onen gaineko filosofian (“eta orduan hobeki huts egiten da”). Umorearen bidez, XXI. mendeko gizartea erakusten digu ikuskizunak: teknologia berrietan murgilduta dagoen gizartea, edukien eta esperientzia berrien etengabeko eskaintzak txundituta duena. Goizegi amaitu den zerbaitek eragindako sentipena aztertzen dute agertokian egiten diren ekintza fisikoen etenaldiek, asmamen handiz eta zenbaitetan era polemikoan, eszena berriak gehitzen dituen etengabeko muntatze batekin.

 

"Quintetto"

TiDA (Teatro Inestabile di Aosta. Italia)

2015eko Lehen Saria

 

Komedia ziztatzaile eta zorrotza. Irudika dezagun langilerik gabeko auto lantegi bat, lantegi osoa martxan jarri behar duen ingeniari bakar bat dagoela. Finantza krisiaren ondorioz Italian sortu diren arazoak azaltzen dituen protagonista duen ikuskizun honen analogia ezin hobea da hori. Baina emanaldiak aurrera egin behar du… Antzokian, denek izango dute zereginen bat.

 

Antzezpenak jatorrizko hizkuntzan egingo dira, eta gaintituluak izango dituzte.

 

Iraupena: 30 minutu antzezlan bakoitzak.

 

Argazki galeria

 

www.befestival.org

 

 

 Encuentro con el público al término de la función

 

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren