funtzio bakarraasteartea6aza.

bederatzigarren edizioa izango du Birminghamen, Europako erreferentziazko jaialdietako bat bezala sendotuta. Jaialdiaren asmoa da hizkuntza eszeniko garaikide berriak ikus-entzuleei gerturatzea, antzerkiko, dantzako, zirkuko, musikako eta...

Sarrerak erosteko

 Antzokia

Ordutegia

As. - azaroak 6
20.00h Tres obras en una única velada

Prezioak

Gela8 €

Sarrerak erosteko

Más información

Best of BE FESTIVAL

Igaro Europa gau batean         

 

bederatzigarren edizioa izango du Birminghamen, Europako erreferentziazko jaialdietako bat bezala sendotuta. Jaialdiaren asmoa da hizkuntza eszeniko garaikide berriak ikus-entzuleei gerturatzea, antzerkiko, dantzako, zirkuko, musikako eta arte bisualetako proposamen berritzaileak jorratzearen bidez. Programako piezek hizkuntzen mugak eta diziplina artistikoen artekoak zeharkatzen dituzte, muga fisikoen probak egiten dituzte eta gizarteko arauak zalantzan jartzen dituzte. Best of BE FESTIVAL jaialdiaren esperientzia zabaltzeko asmoarekin jaio zen, beste hiri eta publiko batzuetara heltzeko. Urtero, jaialdiko ikuskizun gustukoenetako hiru Ingalaterran bira egitera joaten dira, eta beste urte batez Best of BE FESTIVAL Madrilera itzuliko da urriaren amaieran eta Euskadira eta Nafarroara azaroaren hasieran. Proposamen eszenikoez gain, doako tailerrak eta ikus-entzuleekin egoteko saioak egiten dituzte. Ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, arte eszenikoek zubia egiten baitute eztabaida berrietara. Ospatu Best of BE FESTIVAL 2018rekin zirkua Erresuma Batuan jaio zeneko 250. urteurrena, diziplina artistiko desberdinen bidez (mugimendua, ilusionismoa eta teknologia) arte hori esploratzen duen programa batekin.

 

Take Care of Yourself

 

Cie. Moost - Marc Oosterhoff (Suitza)
Testurik Gabe

Hiraupena: 30 min.

 

Gizon batek tragoxka batzuk zerbitzatuko ditu eta erronka hasiko du. Ikus-entzuleak ikusminez daude,  erta litekeenaren aurrean. "Take Care of Yourself" dantza, performance eta zirku nahasketa da, Marc Oosterhoff parkourreko artistaren eskutik. Duela gutxi Tanzfactorrerako hautatu dute.

 

Someone Loves You Drive With Care

Tom Cassani (Reino Unido)
Primer Premio, BE FESTIVAL 2018
Ingelesez, azpitituluekin

Iraupena: 30 min.

 

Larderia ematen duen itxura daukaten objektuak, egiaren eta gezurraren gure eraikitze kolektiboa zalantzan jartzen dutenak. Tom Cassani artista performatiboa da, prestidigitadorea, gezurtia. Ameriketako Estatu Batuetako zirkuko feria
barraketan ideia hartuta, ilusionismoaren teknikak baliatzen ditu engainuaren eta manipulazioaren gainean gogoeta egiteko.

 

Control Freak

 

Cie. Kirkas (Francia)

Gaztelaniaz
Iraupena: 30 min.

 

Murgil zaitez ikuskizun barre-eragile baten interes handiko anabasa dibertigarrian, ingeniaritza informatikoa eta zirkuko birtuosismoa konbinatzen dituenean. Berak sortutako sistema informatiko batek lagunduta, Kulu Orrek argiak kontrolatzen ditu, bideoa eta musika sortzen du zuzenean, eskujokoen eta ikus-entzuleen laguntzaren bidez.

 

 

Argazki galeria

 

www.befestival.org

 

 

 

Encuentro con el público al término de la función

 

Con la entrada de este espectáculo, descuento en la consumición del Café Niza, antes y después de la función

Pss Pss

Urr. 26

Man Ray

Urr. 27

Moby Dick

Aza. 4

Loco Desatino

Aza. 11

Los Gavilanes

Aza. 23

Jane Eyre

Aza. 25

Ghero

Aza. 28

Gau Magikoa

Urt. 3

Jolasean

Urt. 4