funtzio bakarraosteguna9aza.

2010az geroztik, uda iristen den bakoitzean, BE FESTIVALek Europako antzerkigintza garaikidea aztertzen du, Birminghamenera eramateko 20 antzezlanen hautaketa bat. Aurten, programazioa egiteko 1.070 lan baino gehiago eduki dira kontuan, eta kulturaren, hizkuntzaren eta diziplinen ...

 Antzokia

Ordutegia

Og. - azaroak 9
20.00h

Prezioak

Gela8 €
Más información

BEST OF... BE FESTIVAL

Igaro Europa gau batean: 3 lan, 3 estilo, 3 herrialde

 

2010az geroztik, uda iristen den bakoitzean, BE FESTIVALek Europako antzerkigintza garaikidea aztertzen du, Birminghamenera eramateko 20 antzezlanen hautaketa bat. Aurten, programazioa egiteko 1.070 lan baino gehiago eduki dira kontuan, eta kulturaren, hizkuntzaren eta diziplinen mugak hobekien gainditzen dituztenak aukeratu dira, bereziki nabarmenduta parte-hartzea eta trukea, ikus-entzuleak hizkuntza garaikideetara hurbiltzeko. Aurreko edizioek izandako harrera ona ikusirik, Best of BE FESTIVAL Madrilera iritsiko da urriaren amaieran, eta Euskadira eta Nafarroara, azaroaren hasieran.

 

 

VACUUM

Taldea Philippe Saire (Suitza)
Hizkuntza: testurik gabea

 

Bi forma maskulino igerian dabiltza oihal optiko baten hutsunean, kamera geldoan. Koreografia esperimentalaren Europako erakusle nagusietako batek, Philippe Sairek, sortutako pieza traszendental eta hipnotikoa da. Mugimenduak eta arte bisualek bat egiten dute, zulo beltzen eta argi zatien bidez bi gorputz korapilatzen diren bitartean.

 

PALMIRA

Taldea Bertrand Lesca & Nasi Voutsas (Erresuma Batua, Frantzia). Premio MESS Festival' en BE 2017
Hizkuntza ingelesa, gaztelaniazko

 

gaintituluekinSiriako toki historikoak suntsitzeak inspiratuta, "Palmira" drama politikoa da, errealitatea eta fikzioa nahasten dituena eta albisteetatik harago begiratzera bultzatzen gaituena. Mendekua eta suntsitzeko politika arakatzen, basakeriatzat hartzen dugunaren gainean gogoeta egiten du eta, era berean, zalantzan jartzen ditu mendebaldeko zibilizazioa eta haren azpian dagoena.

 

WHAT DOES STUFF DO?


Taldea Robin Boon Dale (Ingalaterra) 'Premio ACT Festival' en BE 2017
Hizkuntza ingelesa, gaztelaniazko gaintituluekin

 

Hurbiltze berritzailea zirkura. Bertan, komedia fisikoak eta pseudofilosofiak gidatu egingo gaituzte malabarismoaren eta bainujantzia
daraman gizon batek esandako motibazio hitzaldi baten bidez. Erretorika xarmagarria duela, eskola magistral honek eguneroko gauzak eta agerikoa dena balioestera gonbidatuko gaitu, beste begirada batekin eta umorearen bidez.

 

Argazki galeria

Video

 

 

¡¡ATENCIÓN!!

Cita profesional con el equipo de Best of... Be Festival
Entrada libre
Jueves 9 a las 12:00 h.
Inscríbete antes del martes 7 de noviembre a través de produccion@teatrogayarre.com

 

 

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

 

 

 

 

 

 

 

 

La Pamplonesa

Abe. 17

Tuberías

Abe. 30

Lorca Tango

Urt. 19

Troyanas

Ots. 9

La Pamplonesa

Ots. 11

Suite Navarre

Ots. 17

Dublindarrak

Ots. 22

La Pamplonesa

Ots. 25

Misterio Bufo

Ots. 25

Tijuana

Mar. 7

El Drogas

Mar. 9

La Pamplonesa

Mar. 11

Cine

Mar. 16

Smoking Room

Mar. 24

La Pamplonesa

Mar. 25

Lulú

Api. 14

La Pamplonesa

Api. 25

Tosta

Api. 27

El Funeral

Api. 29

El Arrebato

Mai. 5

Gustavia

Mai. 11

Caligula

Mai. 25

La Pamplonesa

Mai. 27