| "DUERMEVELA". Contando Hormigas Kompainia Eszena eta Elbarritasuna zikloa |
||||||||
|
Zuzendaria: Ignacio Calvache Interpretatzaileak: Mamen Martín, Chon Mayoral, Mariu del Amo, Pilar S. Ara Agertokikomusikaria: Werner Glaser Argiztatzea: Óscar G. Villegas Ikuskizunarenartista: Monika Rühle
"Duermevela" ikusmeneko ikuskizuna da oso, eta bertako lau aktoreak emakume itsuak edo ikusmen urrikoak dira. Kontraesankorra dela ematen duen arren, Contando Hormigas konpainiaren erronka da aktoreek bizipenak adieraztea, barnean egiazki sortzen zaizkien irudien bitartez, nahiz eta ikusmen arazo larriak izan. Xede hori gauzatzeko gorputza —eskuak bereziki—, ahotsak eta berezko keinuak erabiltzen dituzte. Halaber, musikak zeregin garrantzitsua du, agertokiaren gainean biolin-jotzaile bat dagoelako. Musikaria emakumeekin solasean arituko da bere biolin desberdinek sortzen dituzten soinuen bidez. Muntaiak gogoeta pizten duten testuak ditu, baita clown gisa emandako oso une dibertigarriak ere. Hala ere, zentzumen-proposamena da batez ere, tonu hurbilean kontatua, eta ikuslearengan zirrarak pizten saiatzen da une oro.
|
||||||||
|
Asteazkena, 3 de Otsaila / 20.00
|