| ANGELINA O EL HONOR DE UN BRIGADIER Enrique Jardiel Poncelak egina |
||||||||
|
Zuzendaria: Juan Carlos Pérez de la Fuente Aktoreak: Chete Lera, Jacobo Dicenta, Luis Pérezagua, Carolina Lapausa, Soledad Mallol, Carmen Arévalo, Zorión Eguileor, Daniel Huarte, Paco Blázquez, Samuel Señas, Ana del Arco, Sara Rivero
Angelina Don Juanen desmitifikatze surrealista da, erromantizismoaren gainbehera, maitasunaren parodia. Jardielek elikagai hartzen ditu bere isekaren helburu diren elementu berberak. Emakume batengandik hondamena izan duen galai bat dago, heroiaren antitesia, eta horrekin batera ondoko hauek: aita bat, militarra, adarduna, ohorea galdu duena; ama eta, aldi berean, emazte desleiala den emakume bat; nobio bat, ezin pinpirinagoa; neskatxa ergel bat, eta badoan edo badatorren inork ez daki. Duelu bat, ohorea, mamuak, hilerriak, maitasunez eragindako ihesak, eta, horiekin batera, hainbat itzulera daude, Carabanchel ez baita Paris. Angelina sekulako drama da, komedia bihurtua, eta horren arrazoia Jardielek esanetan dago: "Sentimenduaren aberrazioa da drama. Axolarik gabe egiten ahal da dena". "Angelina o el honor de un brigadier" obraren bidez, Enrique Jardiel Poncelak Hollywood konkistatu zuen. Batzuen ustez, XX. mendeko Espainiako autorerik onena da bere generoan, Espainiako umorearen egiazko berritzailea.
|
||||||||
|
Ostirala, 5 de Otsaila / 20.00
Larunbata, 6 de Otsaila / 20.00
|